Teo´s 2014

Barietatea: 100% tempranillo.
Elaborazioa: txortenak kendu eta 4 egunez hotzean beratua. Hartzidura alkoholikoa eta gero, 15 egunez beratzean jarri 30ºC-tara mugatuta dagoen kontrol termikoarekin. Hartzidura malolaktikoa haritz frantsesezko barrika berrietan egin zen.
Ontzea: hartzidura malolaktikoa egin den haritz frantsesezko barriketan beste 18 hilabetez.
Botilan zahartzea: 6 hilabete gutxienez.
Ikusmena: kolore-intentsitate handiko ardoa. Pikota gorri kolorea bioleta ertzekin.
Sudurra: dotorea eta oso konplexua. Lehengo inpresioak basafruituak eta mineralak gogorarazten digu, gero barrikan eta botilan zahartze-prozesuan lortutako aromei lekua usteko. Aroma hauek nabarmen daitezke: toffeak, landare freskoak, mendi baxua eta amaiera ketu xamarra.
Ahoa: ahoan duen freskotasuna eta bizitasuna nabarmendu egiten dira, tanino oso markatua, baina aldi beran, oso belusatua. Egitura eta gorputz handiko ardoa da. Hori dela eta, ahoan luzaroan irauten du.

Lehen aldiz ardo honetan pentsatu genuenean, gure asmoa ardo perfektua egin eta ontzea zen, gure gurasoei, upategiaren sortzaile izan zirenFeli eta Teo eskerrona adierazteko ardoa egitea, alegia. Horretarako uzta bakoitzean %100 Tempranillo barietateko gehienezko 8.000 kilo aukeratzen ditugu mahasti zaharretako mahatsondorik onenetatik.

Mahatsa unerik egokienean eta arretaz bildu eta gero mahatsa tanga txiki batean sartzen dugu bertan,temperatura kontrolatuan, alkohol hartzidura egin dezan. Alkohol-hartzidura egin ondoren, eta potentzial guztia ateratzeko beratzea amaituta, ardoa haritz frantziarreko upel berrietan sartzen dugu eta han egingo du bigarren hartzidura, hartzidura malolaktikoa.

Ontze-prozesua osatzeko, 18 hilabete gehiago ematen ditu upel horietan, eta beste gutxieneko 9 hilabete botilan fintzen.Horren guztiaren emaitza, egitura, konplexutasuna eta oreka bateratzen dituen ardo hau da. Asmoa eta emaitza hortxe daude. Orain, zuen txanda da, dastatu eta zuen iritzia eman.

Teo´s