Mahastiak eta Ingurunea

Upategia eta mahastiak Kantabriako Mendilerroaren azpian daude 690 metroko altueran, aparteko kokapen batean. Mendikate hau Kantauritik datozen haize heze eta hotzak gordetzen dituen eta mahatsondoaren garapen egokirako beharrezkoa den hezetasun justua igarotzea uzten duen hesi naturala da.

Bestalde, klima mediterraneoaren eraginpean gaude. Honek landareari beharrezkoa den eguzkia eta beroa ematen dio.

Lurzoru buztintsu-karetsuetan, Iparrera begira eta Kantabriako Mendilerrotik Ebro ibairaino luzatzen den malda nabarian daude mahastiak. Ezaugarri hauek (antolaketa pribilegiatua) mahatsondoaren hazkuntza eta mahatsaren heltzerako esposizio- eta hezetasun-baldintza hoberenak sortzen dituzte.

Urtean 57 hektarea lantzetik jasotako batazbesteko uzta 300.000 eta 340.000 kilo artean dago. Batazbesteko mahastien adina 48 urtekoa da.