Launa Selección Familiar Ondua 2014

Barietatea: 100% tempranillo.
Elaborazioa: txortenak kendu, 4 egunez hotzean beratu, hartzidura kontrolatu eta berriz 10 egunez beratua 29 ºC-tara mugatuta dagoen kontrol termikoarekin.
Ontzea: 15 hilabete haritz frantsesezko eta haritz amerikarrezko barrika berrietan.
Botilan zahartzea: 12 hilabete gutxienez.
Ikusmena: gerezi kolore sendoa bioleta ertzekin.
Sudurra: aroma-intentsitate handiko ardoa. Oso sarkorra eta freskoa aldi berean. Masusta bezalako frutu beltzen oroimena ekarriko digu. Oso baltsamikoa, eukaliptoak, kafe-bihi txigortua, erregaliza, kanela eta banilla-aroma amaierarekin.
Ahoa: ahaltsua eta zaporetsua. Azidotasun oso nabaria eta orekatua aldi berean. Sudur-atzeko oso sendoa. Aho-amaiera mingots xamarra. Tanizitatea oso nabarmena da. Zapore ondokoa, inguratzailea eta oso iraunkorra.
Aholkua: 17 ºC-ko tenperaturan edan.

Launa Selección Familiar Crianza