Elaborazioa

Instalazio berriei esker teknika tradizionalak azken aurrerapen teknologikoekin partekatzen dituzte. Altzairu herdoilgaitzezko andelen geometria, erdi-enbor koniko itxurakoa da. Tenperatura-kontrola eta erremontatze-sistema automatikoak dituzte, momentu oro ardogintza prozesua kontrolpean izateko eta mahatsaren propietate onenak ateratzeko.

Ontzea

Ardoak haritz amerikarrezko eta frantsesezko barriketan ontzen dira eta prozesua botilan zahartzearekin bukatzen da. Ardoak ontzerako erabiltzen diren barriken batez besteko adina bi urtekoa da.

Barrika eta botilategi hauek lurpeko nabe batean atseden hartzen dute. Hemen ardoak tenperatura- eta hezetasun-baldintza natural hoberenetan garatzen dira.