Ardogilea

Familia ardoaren arloarekin zuen lotura ikusteak oso gaztetik ardoaren mundura sartarazi zuen.

Honela, 1987tik 1990ra burutu zituen Enologia ikasketak Logroñoko Eskola Politeknikoan (Errioxa).

1991. urtean Libourne-Montagne-ra (Bourdeaux) joan zen prestakuntza Lycee de Libourne-Montagne-n jarraitzeko asmoz eta “Ardoen elaborazioa” delako arloan espezializatu zen. Espezialitate hau 1994. urtean
amaitu zuen.

Frantzian igarotako egonaldiak ikasketak Bourdeaux-eko zenbait Chateaus-etan lanekin bateratzeko aukera eman zion.

1995. urtean, 8 urteko prestakuntzaren ondoren, familiak Eskuernagan (Arabar Errioxa) zuen upategian bete-betean hasi zen enologo gisa eta upategiko kudeaketa integralaz arduratzen.

Egindako ardoen kalitatea hobetzeko nahia egi bihurtzen da 2005. urtetik aurrera, upategi berriaren abiaraztearekin.